Tolosako Ikasle abertzaleak taldeak jai egun arrotzei intsumisioa agertu asmoz, bihar, hilak 6, herri eskolak deitu ditu. Hasteko Eskuinaren gorakadaz ariko dira, eta hamaiketakoaren ostean, Euskal Herriko borroka ekologista izango dute hizketa gai, Juan Mari Beldarrain Eguzkiko kidearen eskutik. Laskorain ikastolan izango dira 09:00etatik aurrera.