'Tolosa Euskararen Hiria' planaren aurkezpena eta euskararen normalizazioari buruzko mahai ingurua

Ataria 2013ko azaroaren 26a


Video streaming by Ustream Gaur aurkeztuko dute plana herritarren artean, eta finean, helburu nagusia euskara Tolosako hizkuntza nagusi bilakatzea da. Lau urtera begirako proiektu honen lehen berria duela zenbait hilabete eman bazuten ere, aurkezpen publikoa egingo dute gaur, Auzolanean egitasmoaren barruko hitzaldia aprobetxatuz. Tolosako kultur etxean, 19:30ean, egingo da aurkezpena, Xabier Saizar Galtzaundi Euskara Taldeko kidearen eskutik. Ondoren mahai ingurua izango da euskararen normalizazioaren iraganaz, orainaz eta geroaz. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Patxi Baztarrika, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxaburu, Kontseiluko Iñaki Lasa eta Topaguneko Mikel Irizar ariko dira gai honen inguruan. Tolosaldeko Atariak zuzenean emango du ataria.info webgunean, eta aurkezpenaren eta mahai inguruaren jarraipena egingo du #EuskararenHiria erabiliz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!