Kale Nagusia artez jantzi da

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko aza. 23a, 14:50
Kale Nagusiko biziberritzea ospatzeko, inaugurazio jaia izango da, gaur, egun osoz.

Tolosa Merkat egitasmoa 2011. urtean sortu zen, eta Tolosako merkataritzaren mapan hutsuneak identifikatu eta gero, lau ekintzailek beren negozio berri eta berritzaileak irekitzeko aukera izan dute. Kale Nagusian hutsik eta zaharkituta zeuden lokalak erabili dituzte horretarako, eta udalaren, ekintzaileek, merkatari elkartearen nahiz lokal jabeen artean adostutako baldintzek ahalbidetu dute proiektua aurrera ateratzea.

Hau guztia ospatu eta jendarteratzeko, Kale Nagusia artearen kale bilakatu da gaur, eta graffitiak, marrazkialriak nahiz bestelako eskulanak ikusi ahal izango dira arratsaldean ere.

Aipatzekoa da, Tolosa Merkat egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren saria jasoko duela datorren astean, hirigunean dinamizatzeagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!