Abenduaren 6tik 8ra Txuletaren Festa egingo dute Zerkausian. Bost otordu izango dira aurtengoan: abenduaren 6 eta 7an bazkaria eta afaria eta abenduaren 8an bazkaria. Urteroko menua izango da baina berrikuntza batekin, Tolosako gozogile batek egindako postrea egongo da menuan. Bada, erreserbak egiteko aukera zabaldu dute, Tolosaldea Tour-era deituta, 943 697 413 zenbakira.
Menua ondorengoek osatuko dute: esparragoak, kukuluak, urdaiazpikoa, txuleta, piparrak, postrea, xaxuak, teila eta zigarrotxoak, kafea, ura, ardoa eta sagardoa. Tolosako erretegietako parrileroek prestatuko dute, eta 45 euro ordaindu beharko da.
Abenduaren 6an, bazkariaz eta afariaz gain, Beotibar pilotalekuan jokatuko diren partidak ikusteko sarrerak egongo dira salgai 5 euro gehiagoren truke. Abenduaren 7an Gipuzkoako frisoien haragia jateko aukera izango da eta abenduaren 8an idi txuletak.
Bazkariak 14:00tan izango dira eta afariak, berriz, 21:00etan.Abenduaren 6tik 8ra izango da, Zerkausian; Tolosako gozogileek egindako postrea egongo da menuan