Libre eguna Tolosan: elkartasuna, sostengua eta aldarrikapena

Ataria 2013ko azaroaren 9a

Libre eguna ospatzen ari dira goizean goizetik Tolosan. Goizeko 11:30an Intxurre, Iratzar eta Subegi herriko tabernen arteko batelak eta herri kirol saioak egin dira. Villabonako Iratzarrek irabazi du. Arratsaldean festak jarraituko du herriko kaleetan zehar.

Gazte Mugimenduaren aurkako epaiketan, 40 auzipetu dira. 6na urteko espetxe zigorra eskatzen diete, Segiko kide izatearen akusaziopean. Gazte horietako hiru Aritz Lopez, Mikel Aiestaran eta Irati Mujika Tolosaldekoak dira. Iratik, planto egin zion Espainiako Auzitegi Nazionalari eta intsumisio jarrera hartuz ez zen epaiketara azaldu. Aritz Lopez tolosarrarekin izan da gaur Tolosaldeko Ataria.

Herriko tabernen auzian Villabonako Iratzar, Ibarrako Subegi eta Tolosako Intxurre elkarteak nahastu dituzte. Haiei elkartasuna adierazteko ekimena izan da gaur goizekoan. Hiru herriko tabernen arteko herri kirol saioa egin dute gaur eta Villabonakoa atera da garaile.

Epaiketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko balioko du gaurko Libre egunak eta bide batez Madrilen ospatzen ari den "fartsa" salatzeko. "Bizi dugun aro politiko berri honetan, zentzurik ez dute gurea bezalako epaiketek", esan du Aritz Lopez gazteak. Gazte Mugimenduaren aurkako epaiketan, 40 auzipetu dira. 6na urteko espetxe zigorra eskatzen diete, Segiko kide izatearen akusaziopean. Gazte horietako hiru Aritz Lopez, Mikel Aiestaran eta Irati Mujika Tolosaldekoak dira. Iratik, planto egin zion Espainiako Auzitegi Nazionalari eta intsumisio jarrera hartuz ez zen epaiketara azaldu. Aritz Lopez tolosarrarekin izan da gaur Tolosaldeko Ataria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!