Tolosaldeko Ahotsa

Aurora Iturrioz: "Emakumeek egindako lana gehienetan ez da kontabilizatu ere egiten"

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 8a
Jabekuntza Eskola jarri zuten martxan aurreko maiatzean Tolosan. Udara aurretik egindako saioan emakumeei burokrazia ekonomikoaren aurka borrokatzeko tresnak eskaini zitzaizkien tailer horietako batean. Gai horretan sakontzeko aukera izango dute gaur, Aurora Iturrioz, berdintasun teknikari eta militante feministak gidatuta.

 
Ekonomia feministaren kontzeptua argitu digu Aurora Iturriozek. Bide batez, aipatu digunez, "ohikoan emakumeek egiten dituzten zaintza lanak, jendartearen biziraupenerako ezinbestekoak direnak ez dira ekonomian kontabilizatzen". Emakumeei jabekuntza prozesu horretan, kontzeptu oinarrizkoenak azaltzen zaizkio tailerrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!