Erosketa doan lortzeko kanpaina martxan da

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko azaroaren 8a

Tolosako merkatarien elkarteak 'Zure erosketak doan' izeneko kanpaina abiarazi du.

Abenduaren 10era bitarte, hainbat erosketa doan eskuratzeko aukera izango da, Tolosako merkatarien elkarteak abiarazi berri duen kanpainarekin.

Tolosa & Co Visa txartelaren erabiltzaileek gozatu ahal izango dituzte egitasmo berriaren abantailak, eta elkarteko ordezkari Juanjo Ruizek azaldu duenez, "Eguberrietako kanpaina girotzeko bidea" da. Azkenaldiko egitasmorik indartsuenetakoa da, izan ere, Visa txartelarekin ordainduriko erosketen artean ausaz erabakiko dituzte doako erosketen irabazlea, eta une horretan ordainduriko erosketa hori bera izango da, doakoa; prezioak, beraz, ez du zerikusirik izango.

Honekin batera, txekeen egitasmoa ere martxan dute Tolosa & Co-ko dendariek. Bezeroen artean zozketatzen dituzte txekeak, eta abenduaren 31ra arte izango da, erosketa txekeen puntuak aldatzeko aukera. Ondoren, urtarrila osoan erabili ahal izango dira puntu hauek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!