Tolosaldeko Ahotsa

Gatazkak konpontzeko bitartekaritza zerbitzu arrakastatsua Hirukiden

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 5a
Ikaskideen artean sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko bitartekaritza zerbitzua jarri zuten martxan duela lau bat urte Tolosako Hirukide ikastetxean. Ikasturte honetan bitartekari izateko formazioa jaso duten ikasleekin ekitaldia egingo dute bihar. Txaro Etxeberria eta Peio Agirrezabal irakasleak aritu zaizkigu egitasmoaz.

Duela 10 urte sortu zen Hirukide ikastetxea Tolosan. Hasieratik izan dute elkarbizitza positiborako kezka. `Adimen Anitzak´proiektua landu dute azkeneko urteotan eta bizitzarako baliabideak eskaini nahi izan dizkiete ikasleei. Tartean, gatazken aurrean nola jokatu ikasteko trebatu dituzte. Aurrena `adostokiak´prestatu zituzten ikastetxean eta orain bitartekaritza zerbitzua dute martxan.

Bitartekari lana egiteko formazioa jasotzen dute ikasleek eta formazioko bukaera ekitaldia egingo dute asteazkenean, hilak 6, Tolosako San Frantzisko ibiltokiko Hirukideren egoitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!