Eneko Garin eta Amaia Arbillaga azkarrenak, I. Larramendiko Krosean

Imanol Garcia Landa 2013ko azaroaren 2a

120 korrikalarik parte hartu dute helduen mailan. Haurren mailetan, benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu dute, guztira 70 inguru.

Eneko Garin eta Amaia Arbillaga izan dira I. Larramendiko Krosaren irabazleak. Garinek 10 kilometroak egiteko 31:13ko denbora behar izan du; bigarrena Abderrahim El Quayed izan da, 31:38ko denborarekin; eta hirugarren Ibon Gonzalez, 32:31rekin. Bere aldetik, Amaia Arbillagak 38:25ko denboran amaitu du proba; bigarrena emakumezkoetan Leire Etxezarreta izan da, 39:47rekin, eta hirugarrena Mari Jose Arretxe, 42:57 eginez. Guztira 120 parte hartzaile izan dira.

Larramendi auzoko lehenengoek ere saria izan dute. Emakumezkoetan Maite Luarizayerdi izan da, 53:46rekin, eta gizonezkoetan Ibon Gonzalez, proban hirugarrena egin duena. Beteranoen mailan Maite Begiristain (50:33) eta Luis Maria Fernandez (49:26) izan dira lehenengoak. Sailkapen osoa ikusgai dago kirolprobak.com webgunean.

Haurren mailetan, guztira 70 parte hartzaile inguru izan dira. Infantiletan lehenengo hiruak nesketan Maria Lasa, Izaro Perurena eta Maddi Sanchez izan dira; mutiletan Alex Alvarez, Iñaki Beitia eta Alex Agirre izan dira. Alebin mailari dagokionez, Maria Martija, Saioa Jauregi eta Olga Bienzobas izan dira azkarrenak nesketan, eta mutiletan Alain Odriozola, Alex Izagirre eta Oier Goikoetxea. Benjaminetan, Nere Jauregi izan da azkarrena nesketan eta mutiletan Ander Seara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!