190 txirrindulari elkartu dira Olarrain auzoko proban

Ataria 2013ko urriaren 28a

Tolosako Olarrain auzoan asteburu berezia izan dute. Abraham Olanoren omenez egindako mendi bizikleta probak 25 urte bete ditu. 190 txirrindularik parte hartu dute.

Tolosako Olarrain auzoan asteburu berezia izan dute. Abraham Olanoren omenez egindako mendi bizikleta probak 25 urte bete ditu. 190 txirrindularik parte hartu dute.

Parte hartzaileen artean, Olano beraz gain, Migel Indurain txirrindulari ohia eta Gorka eta Jon Izagirre txirrindulariek hartu dute parte, besteak beste.

Probaz gain, asteburu betea izan dute auzoan: mus txapelketa, afaria eta bazkaria, haurrentzako jokoak, bertsolariak eta trikitilariak..., ekitaldi ugari izan dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!