Siesta ondorengo jaia Larramendin, gaztetxoenentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urr. 25a, 19:45
Atzo hasi ziren Larramendi auzoko jaiak, eta jarduerez betea datorkie asteburua.

Atzo hasi ziren Larramendiko jaiak, eta haize bolada indartsuak zirela eta, plaza berriaren inaugurazioa eta bandaren emanaldia bertan behera geratu ziren arren, gaur gogo betez ekin diote festari.

Goizean kirola eginez hasi dute egitaraua, eta Uzturrera igo dira auzotarrak; egindako lanaren saria, berriz, eguerdiko hamabitakoa izanda.

Bazkalondoan, Altza Porru Patata taldearen ikuskizunaren jolasean aritu dira gaztetxoenak, eta pintxo potea izango da, gero. Gauen, parrandazaleenentzat kontzertuak eta DJa izango dira: 23:30ean Agoraphobia eta Rei Kimera taldeen emanaldiaz gozatu ahal izango da, lehenik, eta 02:00etatik aurrera,  Dj. VerBrothers ariko da musika jarriz.

Larramendiko jaiak, igandera bitarte luzatuko dira, eta gaurko moduan, datozen bi egunetan ere izango da festarako aukerarik:

Urriak 26, larunbata

09:00 Dultzaineroak

11:00 Ume Jolasak

12:00 Auzo Kirolak

14:00 Auzo Bazkaria

16:00 Txaranga eta Ume Jolasak

18:00 Danborrada

20:00 Pintxo-Potea

23:30 Kontzertuak: Laket

02:00 Dj. VerBrothers

Urriak 27, igandea

09:00 Txistulariak

11:00 Toka

12:00 Tortilla Lehiaketa

14:00 Kuadrila bazkaria “Zagiardoa”

15:00 MUS Txapelketa

17:00 Buru Handiak

18:00 Triki-Poteoa

20:00 Jai Amaiera

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!