Altzoan guraso elkarteak Altzoan Astea antolatu du

Ataria 2013ko urriaren 25a

Altzoan Astea antolatu du izen bereko gurasoen elkarteak Tolosan. Batetik, hezkuntzari loturiko bi saio egingo dira, kultur etxean. Horietatik bat, 'La educacion prohibida' dokumentalaren proiekzioa, gaur bertan. Bestetik, Abastosen duten lokalaren inaugurazioa egingo dute.

Astelehenean, urriak 28, 19:30ean, La educación prohibida dokumentala emango dute kultur etxean. Leku bereab, asteazkenean, urriak 30, 19:30ean, Bizitoki: eskolari alternatiba eskaintzen dion bizi proiektua hitzaldia izango da, bertako partaideen parte hartzearekin; ondoren luntxa egongo da.
Bestetik, ostegunean, urriak 31, Altzoaneko lokalaren inaugurazioa egingo da, Abastoseko gaineko solairuan, Plaza Berrian. 18:00etan hasita, bisita-klown-gidatua, aurkezpena eta luntxa antoaltu dituzte. Lokal hori, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako espazio bat da, non beraien beharrei erantzuteko aprobetxatu nahi den.

Erlazionatuak

«Familiak elkarren artean elikatzeko bide bat da Altzoan»

Jon Miranda - Naiara Roldan de Aranguiz 2013 urr 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!