Glaukomak 450 pertsonaren aurrean aurkeztu du Vol.2

Mikel Iraola 2013ko urriaren 21a

Glaukoma talde tolosarrak bere bigarren diskaren estreinaldi arrakastatsua egin zuen ostiralean.

450 pertsona bildu ziren Bonbereneako aretoan gazteen doinu berriak gertutik jarraitzeko asmoz. Juantxo Arakama, taldeko abeslariaren hitzetan, "ametsetan ere ez genuen horrelakorik espero". Vol.2 izeneko diska, zazpi kantuz osaturik dago. Ostiralean Bonberenean, eta larunbatean, berriz, Durangoko Deaffest musika jaialdian izan ziren. Hilaren 29an, berriz, Japoniara joango dira astebeteko bira egitera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!