Gastronomia ardatz hartuta, turismo bidaia ezberdinak prestatu dituzte

Ataria 2013ko urriaren 18a

Hasier de los Rios, Gorrotxategi eta Illarregi, aurkezpenean
Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek turismoa sustatzeko helburuarekin bidaia pakete ezberdinak prestatu dituzte. Tolosaldeko turismo gastronomikoak duen indarra baliatu nahi izan dute horretarako Tolosa Goxua, Babarrun Azoka eta Txuleta Festa aprobetxatuz.

Tolosaldea Tourreko ordezkaria den Olatz Illarregi, Tolosako udaleko Hasier de los Rios zinegotzia eta Rafa Gorrotxategi Tolosa Gourmenten ordezkariak aurkeztu dituzte Gourment ihesaldiak.Duela hamabost egunetik eskura daude taldekako eta norbanakoen ihesaldiak eskuratzeko aukerak, eta sei pakete izango dira aukeran. Otordua, lo egiteko lekua eta ekimen bat dute barmenean pakete hauek. Lo lekua, Iriarte Jauregia hotelak, Olazal hotelak eta Korteta nekazalturismoak eskaintzen dute. 133tik gorako paketeak daude eskuragarri.

Tolosa Goxua, Babarrun Azoka eta Txuleta Festa hartu dituzte proba egiteko. Lanketa egiten ari dira, eta helburua urte osorako paketeak eskaintzea izango da. Tolosa Goxua, urriaren 26-27an izango da, Babarrun Azoka azaroaren 15etik 17ra izango da, eta Txuleta Festa, abenduaren 6tik 8ra.

Euskal Herritarrei, Espainiarrei edota europarrei zuzenduak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!