Antzerkia ikusgai San Estebango Kultur Astean

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urriaren 17a

La Patro Teatro taldea izango da gaur San Esteban Auzoko Kultur Astearen XXVI. edizioan; igandearekin amaituko dira ekitaldiak

Iragan asteburuan tradizio handia duen Herri Krossak hasiera eman zion San Esteban Auzoko Kultur Asteari. Ekitaldi nagusiak bestalde, gaurtik hasita izango dituzte Tolosako auzoan. Igandera bitarte hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute.

Gaurkoan antzerkia izango da protagonista La Patro Teatroren eskutik, «Odio a mis hijos y soy una mujer normal» antzezlanarekin. Bihar, berriz, afaria izango dute garagardo azokako menuarekin, eta Alaia Martin eta Oskar Estanga bertsolariek girotuta, gainera.


Larunbat arratsaldean umeen txanda izango da: haur jolasak, zaldi paseoak, buruhandiak, txokolate jana...
Igandean, azken egunean, babarrun jatea izango da eguneko ekitaldi nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!