Kilometroak 2013

"Gaua oso urduri pasa dugu, batzuk lo ere ez dute egin"

Asier Imaz 2013ko urriaren 6a

Kilometroak 2013 jaia aurrera ateratzeko boluntarioak goizean goiz hasi dira lanean. Ataria Irratia eurekin egon da lehen orduetan.

Ataria Irratiak goizean boluntarioen lehen erreakzioak bildu ditu. Eguraldiari begira ageri ziren tolosarrak goizeko lehen orduetan, baina zerua argitzen doa, eta egun zoragarria iragartzen dute urdinguneek. Ataria Irratiak eta ataria.info webgunean egun osoan zehar KMK13-ren zuzeneko kontaketa egingo dute.

Ataria Irratia sarean entzuteko, hona hemen helbidea: http://ttiki.com/55665

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!