Lidertzan hasi dute denboraldia, Tolosa CF eskubaloi taldeko kideek

Ataria 2013ko irailaren 24a

Gizonezkoen lehen nazional mailara igo berri dira, eta 37-25eko emaitzarekin irabazi diete zaragozarrei

Lehen partida Usabal kiroldegian jokatu ondoren, datorren astean Santoñan izango dute bigarren jardunaldia.

Tolosa CF eskubaloi taldeak bikain hasi du denboraldia, gizonezkoen lehen nazional mailara igo berritan, irabazi egin baitute ligako lehen norgehiagoka; Zaragozari 37-25 irabazi eta gero, sailkapeneko lidertza esku artean dute, hurrengo astera arte gutxienez.

Larunbatean Usabal kiroldegian izan zen partida, eta Tolosa CFko eskubaloi taldearentzat erronka nabarmena zen; lehen nazional mailara igo berri dira, eta taldearentzat proba garrantzitsua zen.

Hasieratik garaipenaren bila irtenda, ordea, lehen jardunaldia bikain joan zitzaien, eta Zaragozari 37-25 irabazi eta gero, bi punturekin sailkapeneko lehen postuan dira.

Datorren asteburuan, Cantabrian (Espainia) jokatuko dute partida, Santoñako taldearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!