Tolosaldea IKT igeri elkarteak datorren astelehenean, hilak 9, hasiko du ikasturtea. Igeriketa eskolan hasi nahi duten eskualdeko haurrek, froga bat egin beharko dute irailak 3,4 eta 5 ean 17:30etik 18:30era Usabal kiroldegiko igerilekuan. Beste urteetan igeri egin dutenak, astelehenean hasiko dira. Ordutegiak, klubaren webgunean daude ikusgai.