Martxan dira Tolosa eta Donostia arteko autobusetako aldaketak

Ataria 2013ko irailaren 3a

Zerbitzu berriaren inguruan erabiltzaileen ekarpenak jaso dituzte udan, aldaketak egin aurretik

Pasa den uztailaren 1ean martxan jarri zuten, Tolosatik Donostiarako lotura indartu nahian, autobus zerbitzu berria. Udan erabiltzaileen ekarpenak jasota, zenbait aldaketa jasan ditu zerbitzuak, eta indarrean dira jada.

Besteak beste, Tolosatik 07:10ean irteten zen autobusa 07:05ean irtengo da orain Antiguo auzora lehenago iristeko, eta 08:10ean bi autobus irtengo dira. Era berean, ospitaletatik 15:15ean pasatzen zen autobusak denbora egin beharko du aurrerantzean, behar baino lehenago ez pasatzeko.

Bestalde, Donostiako ospitaletatik Tolosara etortzeko orain arte 13:00etan eta 19:00etan irteten ziren zerbitzuak 12:30ean eta 18:00etan aterako dira orain; gainera, ospitaletara bidean doazen zerbitzu guztiek geldialdia egingo dute aurrerantzean, Onkologiko parean.

Aldatutako ordutegi osoa ikusteko nahiz zerbitzuaren inguruko informazio gehiagorako, www.tolosaldeagaratzen.net eta www.tsst.info web atariak bisita daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!