Tarragonako (Herrialde Katalanak) Calafat herrian, patinetako iraupen probak izan dira asteburuan, eta Tolosako Irristaka taldea bigarren sailkatu da 24 orduko taldekakoan. Lehiaketan taldeka nahiz banaka aritzeko aukera dago, eta bi proba mota antolatzen dituzte: 12 ordukoa eta 24 ordukoa. Horrela, Kepa Caballero tolosarra irabazle suertatu zen 12 orduko banakakoan.