Publirreportajea: Azalaren edertasuna bilatuz

Ataria 2013ko uztailaren 18a

Zeu ile apaindegiak hamabi urte daramatza Tolosaldeko herritarrei zerbitzua eskaintzen. Ohikoa da ilea moztea edota hainbat estilotako orrazkerak egitea, baina norberaren edertasuna eta izatasuna aurkitzen ahalegindu da Ainhoa Zumeta urte guzti hauetan, eta nola ez, horretan jarraituko dute.

Zeu ile apaindegia[/caption]

Orain, ordea, ilea mozteaz gain, gorputzeko azala zaintzeko tratamenduak eskaintzen dituzte. Martxoaz geroztik, tratamendu hauek eskaintzeko gela egokitua dute ile apaindegian bertan, eta Marisa Herrero arduratzen da zerbitzua aurrera eramateaz. Uraren sekretuak (Secretos del agua) produktuak erabiltzen dituzte, bai ile apaindegian eta baita gorputzeko ataletan ere. Buruko larruazalaz gain, aurpegiko edota gorputzeko azala tratatzen dute.

Edertasun osasuntsuaren kultura berri bat da. Erabiltzen diren produktuak, naturalak direla argitu du Herrerok: «Tratatutako ura da, baina ez dute substantzia kimikorik. Guztiz naturalak dira». Iturburuko ur biopalarra da produktuen osagai nagusia. «Ingurugiroa errespetatzeaz gain, produktu hauek ez dute animalia, petrolio edota silikona zantzurik. Askotan, ez dakigu, baina erabiltzen ditugun produktuak ez ditugu ezagutzen. Ongi uzten digute azala, baina, era berean, kaltetzen ari gara edota ez dira iristen arazoa dagoen lekura», argitu du Herrerok.

Ile apaindegiko bezeroei buruko larruazala zaintzen diete, bakoitzak duen arazoari irtenbidea bilatuz. Zerbitzu berriarekin, aurpegiko eta gorputzeko azalaren arazoak zaintzeko gaitasuna dute: «Uraren sekretuak produktuek arazoa dagoen puntuan zuzenean eragiteko gaitasuna dute, barrutik kanpora eraginez. Arazoa duen zelulari zuzenean eragiten dio, dermatitis kasuari esaterako». Benetako eragina dutela dio, eta probatu dutenak gustura daudela: «Daramun epe laburrean oso gustura gaude. Ile apaindegiko bezeroekin ari gara gehienbat lanean. Eta probatzen baduzu nabaritu egiten da aldea, eta horrek harrapatu egiten zaitu, eta hori da guretzat garrantzitsuena»

Bakoitzaren azalak jasaten duen «estresa» erlaxatzen du,    edota adinean aurrera doazen azalei freskotasuna eragiten die, «nolabait zimurdurei betetasuna eragiten die».

Aurpegirako lau tratamendu mota eskaintzen dituzte: azal sentibera, adinaren aurkakoa, inoiz ezer egin gabekoentzat edota azalari argitasuna ematekoa. Kasu hauek, azal mota guztietan aplikagarriak dira, hau da, sekoak, grasadunak, mantxak dituztenak,... Azaleko mantxen inguruan, arindu eta argitzeko aukera ematen duela argitu du Herrerok, eta kasu batzuetan baita desagertzekoa ere: «Beti ere, orbanaren arabera. Denbora luzeko den, eguzkiak eragina,... ikusi egin beharko litzateke, baina emaitza onak ematen ditu». Sendatzeko tratamenduak lau edo sei sesiokoak izan daitezke edota puntualki ere hartu daitezke. «Argitasuna ematekoa esaterako, ezkontza edota beste ospakizunen bat izan, eta azal polita eduki nahi izanez gero egokia da horretarako», gaineratu du.

Arazoari zuzenean eraginez

Gutxi gorabehera, ordubete inguruko saioak izaten dira. «Botanika aktiboen portzentaje oso altua duen tratamendua ematen dugu aknea, bereziki azal zahartua edo orbanak dituzten azaletan, eta arazoa dagoen lekuan eragiten du», dio. Behin tratamendua jasota, Uraren sekretuak produktuekin etxean zaintzen jarraitzeko aukera ematen dute. Eta bai goizean eta baita gauean ere, azala garbitzea gomendatzen dute Zeu ile apaindegiko arduradunek. Jarraian, arazoari dagokion araberako krema eman beharko litzateke eraginkorra izateko.

Buruko larruazala eta aurpegiaz gain, gorputz osoa zaintzen dute. Arrosa mosketaren zurtoinekin eginiko produktua erabiltzen dute gorputzeko peelinga egiteko. Hau azalean dauden hildako zelulak deusestatzeko izaten da, eta lehen prentsatuko arrosaren olioa darama. Behin poro guztiak agerian utzita, kremarekin hidratatzen dute gorputz guztia. Azala leuna eta gozoa edukitzeko urte guztian egin daiteke, baina uda aurretik eta ondoren egitea gomendatzen duten zerbitzua da honako hau.

Momentu jakinetarako tratamenduak ere badituzte, bizkarrerako edo hanketarako: «Estresatuta zaudenean, bizkarra kargatuta edo hankak nekatuta dituzunerako egokia da. Muskuluak erlaxatzen ditugu, inoiz ez dugu arazoa tratatuko, baina arindu eta goxatu egiten dugu». Bestalde, hanketarako berezitua den tratamendua ere badute.

Zelulitisaren aurkako tratamendua izango litzateke beste aukeretako bat. Kasu honetan jarraikortasun  bat behar-beharrezkoa izango du pazienteak emaitzak ikusi ahal izateko. Sei, zortzi edo hamar saio egin beharko ditu, beti pertsonaren egoera zein den kontuan hartuta. Gorputz atala zehaztu, eta kasu honetan ere, zelulitisa dagoen gunean eragiten du azala leunduz eta argalduz. Eta etxean ere tratamenduarekin jarraitzea gomendatzen dute.

Azala zaindu, edertu edota probatu nahi duenak, eskuragarri izango du Zeu ile apaindegia Tolosan. Buruko ileetatik hasi eta oinetaraino zaintzen dute bezeroa.  Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara egiten dute lan, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara izango ditu atea zabalik edonorentzat.

@

Santa Klara kaleko 8. zenbakian aurkitzen da Zeu ileapaindegia.

Harremanetarako: 943 67 14 27 telefono zenbakian edota internet bidez

www.zeupeluqueria.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!