Tolosako Zumardiaundiko kioskoaren ustiapena lehiaketara ateratzea erabaki du udalak, eta astebetez luzatu du izena emateko epea, hilaren 15a arte. Esleipena hasiera batean sei hilabetekoa izango da. Kontratatzaileak ez du ezer ordaindu beharko, ez inongo kanon, berme edota alokairurik.