Tolosako Alde Zaharrean San Fermin jaiak ospatuko dituzte hilaren 6an. 12:00etan txupinazoa izango da, eta 12:30ean patata tortilla lehiaketa. 14:30ean barrikotea izango da, eta norberak bere janaria eraman beharko du. Heldu nahiz haurrentzako edaria eskuratzeko txartelak, berriz, bihar eta etzi erosi beharko dira, 3 euroren truke, Plaza Berrian, 18:30etik 20:30era. Bildutako dirua gastuetarako erabiliko dute.