Garmendiola kalea zabaldu diete herritarrei

Ataria 2013ko uztailaren 3a

Tolosako Udalak Garmendiola kalea erabilera publikorako irekitzea erabaki du. Hori dela eta, hemendik aurrera, herritarrek bide hori, behetik gorako noranzkoan erabiltzeko aukera izango dute.

Guardia Zibilak Garmendiolako aldaparen erabilera publikoa debekatu egin zuen Kondeaneko Aldapatik Gain Berri Ikastetxearen sarreraraino, «segurtasuna» arrazoitzat jarriz.

Orain, Gain Berri ikastetxeak kalea zabaltzeko egindako eskaera aintzat hartuz, udalak bidea publikoari irekitzea lortu du. Udal ordezkariak Guardia Zibilen kuarteleko arduradunekin bildu ziren eta kalea zabaltzea adostu zuten. Akordio honi esker, ikastetxeak eraikinerako sarrera bat berreskuratuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!