Cabacasen dokumentala izango da gaur ikusgai

Ataria 2013ko ekainaren 14a

Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan egindako Iñigo Cabacas Cronica de una herida abierta dokumentala izango da ikusgai, gaur, 20:00etan, Tolosako Kultur Etxean. Cabacasen lagunek bultzatutako ekimena da.

Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek buruan jota larri zauritu zuen Cabacas iazko apirilaren 5ean, eta lau egun geroago hil zen. Bere hilketak erreakzio zabala eragin du gizartean, eta poliziaren gehiegikeriari buruzko kezka areagotu, izan ere, Cabacas hil zuen polizia-karga egitean kalean ez zen istilurik. Gertakariak argitzeko Eusko Jaurlaritzatik jarritako oztopoak eta zenbait ordezkari politikoren elkartasun eza salatu dituzte familiak, adiskideek eta beste zenbait sektorek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!