Apirilaren 8tik 14ra bitarteko astean indar bereziz bizi izan dugu Tolosan gure herriaren eta pertsona guztien askatasunaren alde borrokatu zirenen oroitzapen duina eta gogoan daukaguna.
Berriz ere ekarri dugu gogora erregimen frankistak jende asko zigortu zuela, bidegabe eta gogor zigortu ere, eta udal korporazio legezko bat kendu zutela kargutik 1936ko estatu kolpearen aldekoek. Eta orobat ekarri ditugu gure kaleetara II Errepublikaren oroitzapena eta hark hainbat arlotan lortutako aurrerapen sozialak, baita herrien eta pertsonen askatasuna eta berdintasuna posible egingo dituen Estatu errepublikano baten eskaria ere.
Egun horietan bizi izan ditugun gauzetako bat ere ez zen posible izango eduki izan ez bagenu Tolosako Udalaren laguntzarik eta partaidetzarik. Hemendik nahi dugu egindako ahalegina eskertu eta gure konpromisoa erakutsi Errepublika libre eta sozialki bidezko baten alde, eta berriz ere aldarrikatu gure aurrekoen borrokarekiko errespetua.
Garbiñe Biurrun. Tolosako Foro Errepublikanoa.