Andoni Goikoetxea gazteluarra espetxeratu dute

Ataria 2013ko maiatzaren 14a

Parisko Auzitegi Bereziak espetxera bidali du Frantziako Poliziak Guardia Zibilarekin elkarlanean atxilotu zuen Andoni Goikoetxea gazteluarra, eta berarekin batera astearte goizaldean atxilo hartu zituzten beste bost euskal herritarrak. «Terrorismo ekintzak prestatzea» eta «antolatutako talde armatuko kide» izatea egotzita, seirak espetxeratzeko eskatu zion larunbatean Fiskaltzak Parisko Auzitegi Bereziko epaileei.

Atxilotuak espetxeratzeko aginduaren berri izan aurretik eta Tolosaldeko hainbat eragileren deialdiarekin bat eginik, 300 pertsona inguruk manifestazioa egin zuten larunbat goizean Tolosako kaleetatik, Euskal Herriak bakea behar duela aldarrikatzeko eta konponbidearen alde daudela adierazteko. Aieteko adierazpena ekarri zuten gogora, eta bertan konpromiso bat hartu zela eta hori euskal herritarren aldetik txalotua izan zela gaineratu zuten: «Geroztik konponbideari ateak zabaldu dizkioten erabaki historikoak etorri dira». Espainiako eta Frantziako gobernuek , baina,  egoera politiko berrian ez dutela aurrerapausorik eman esan zuten. Hala, «oztopo izan daitezkeen jokabideak» alboratzea eskatu eta konponbidea bultzatzeko konpromisoa» baieztatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!