Oriako Barandilla balet erakustaldia izango da etzi, igandean, Zerkausiko terrazan. Tolosako Udalak Gipuzkoako Dantzari Profesionalen elkartearen laguntzarekin antolaturiko emanaldian Donostia, Andoain eta Tolosako kultur tailerretako 7 urtetik gorako dantza ikasleek hartuko dute parte. Barra txikia 12:00etan hasiko da, eta barra nagusia, berriz, 12:30ean.