Tolosako Amarotz auzo elkarteak Nikaraguaren aldeko merkatu txikia antolatu du aste honetan. Urtean zehar hainbat alditan zabaltzen dute. Bertan saldutako materialarekin ateratzen duten dirua Nikaraguara bidaltzeko izaten da. Amarotz auzoko lokaletan jarri dute merkatu txikia, eta 16:00etatik 19:00etara izango ditu ateak zabalik. Biharkoa izango du azken eguna. Auzo elkarteko kideek herritar guztiei dei egiten diete bertatik pasa daitezen.