TAK-eko jubenilek Gipuzkoako bandera irabazi dute

Ataria 2013ko apirilaren 18a

Batel denboraldia amaierara iristen ari da. Iragan asteburuan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Pasai San Pedron, eta Tolosaldeko Arraun Klubeko arraunlariek emaitza bikainak eskuratu zituzten. Asteburua borobiltzeko, gainera, jubenil mutilek bandera ekarri zuten eskualdera. Azken sailkapenak ikusita, guztira bost domina eta bandera bat lortu zituzten TAK-eko arraunlariek: Urrezko bat; hiru zilarrezko eta brontzeko bat. Seniorren kasuan, Federakuntza Kopako azpitxapeldun gelditu ziren.  

Gipuzkoako Txapelketa bi egunetan ospatu zen. Larunbatean sailkapen estropadak jokatu ziren, eta igandean, ohorezko txandak.

Batel denboraldiari agur esateko, asteburu honetan Euskadiko Txapelketak jokatuko dira. Legutioko uretan Tolosaldeko Arraun Klubeko batel guztiak egongo dira, Gipuzkoan lortutako emaitzak errepikatzeko gogoz.

Emaitzak

Gipuzkoako batel txapelketa

Infantil-kadeteak (neskak). Brontzezko domina.

Infantilak (mutilak). Zilarrezko domina.

Kadeteak (mutilak). Zilarrezko domina.

Jubenilak (neskak). Zilarrezko domina.

Jubenilak (mutilak). Bandera eta urrezko domina.

Seniorrak (mutilak). Federakuntza Kopako azpitxapeldunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!