Pasaban diru paper produkzioan puntaren puntan

Ataria 2013ko apirilaren 10a

Auzo Txikiko Pasaban lantegian ate irekien eguna izan zen astelehena. Enpresako arduradunek kazetariak gonbidatu zituzten bertara, diru paper makina erakusteko, eta enpresa ezagutzera emateko. Kazetarientzat bidaia Donostian hasi zen, eta lantegia ikusi ondoren, bazkaltzera joan ziren lantegiko arduradunekin batera. Tartean, diru paper produkzioan Pasaban munduko lehenetarikoa dela ikusi zuten. 155 langile dituen enpresak Txina, Errusia, Australia, Europar Batasuna eta abarrentzat egin du lan diru papera produzituz. Tolosatik irteten den produktua inprentatik pasa ondoren, herrialdeetako banku zentralen esku gelditzen da, diru bilakaturik.

Lantegiaren hazkundeak ez du etenik Gustavo Laskurain zuzendari orokorraren esanetan: «Iaz, aurreko urtearekin alderatuta, balio erantsia %19 igotzea lortu genuen, eta aurten %5-6 igoko dela aurreikusten dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!