Bihar, Zu zeu chef onena sukaltaka tailerra izango da, eskualdeko sukaldari baten eskutik. Tolosako eta Euskal Herriko errezetarik ezagunenak egitea proposatzen dute, Zerkausiko azokan bertako produktuak erosi eta gero.
11:00etatik 15:00etara izango da Sukaltaka tailerra. Sukaldariak osagai egokienak nola aukeratu behar diren erakutsiko die, hau da, prestatu beharko dituzten errezetetan zapore eta testura onenak lortzeko. Halaber, lore eta landare azoka bisitatuko dute Berdura plazan. Ondoren, Euskal Herria plazara joango dira, eta bertan atzerriko produktuen eta oihalgintzakoen azoka izango dute ikusgai.
Erosketak egin ostean, Sukaltalka tailerrera joango dira, eta sukaldariaren begiradapean garaiko barazkiekin osatutako menua prestatuko dute. Norberak prestatutakoa jan eta gero bukatutzat emango dute bisita. Helduek 38 euro ordaindu beharko dute, 4 eta 13 urte arteko haurrek, 19 euro.
Izena emateko tour@tolosaldea.net helbidera idatziz edo Tolosaldeko Turismo Bulegoko 943 697 413 telefono zenbakira deituz egin daiteke.