Martxoaren hasieran hasi zituzten Tolosako Berazubi estadioa berritzeko lanak. Proiektua lau fasetan dago banatuta, eta lehenarekin hasi dira: Sarrera, aldagelak, tribuna, gimnasioa eta padeleko bi pistak egitea izango da. Ur agentziak jarritako baldintzei erantzunez, ordea, estadioa inguratzen duen harresia bota egin beharko dute. Ondorioz, gaur egungo pasealekua zabaldu egingo dute ia biderkatuz. Udalak ibilbidearen erabilera sustatuko du, eta gune irekiagoa, erosoagoa eta argiagoa bilakatuko du. Gainera, Ur agentziak eskatuta, gaur egungo igerilekua kentzera behartu dituzte. Dena den, laugarren fasean igerileku berria egin edo ez aztertuko da.