Tolosako Foro Errepublikarrak herri bazkaria antolatu du apirilaren 14rako. Bazkaria Zerkausian izango da, 14:15ean hasita. Interesatuek izena eman dezakete 22 euro sartuta Kutxako 2095 5081 93 1074768150 zenbakian, izena eta abizena adierazita. Tolosar oro gonbidatu dute «adiskidetasun errepublikarreko ekintza» honetan parte hartzera.