Zabaleta, laugarren SpainSkills Txapelketan

Ataria 2013ko martxoaren 22a

EuskoSkills, Lanbide Heziketako Euskal Herriko Txapelketak, hainbat lanbidetako ikaslerik onenak hautatu zituen pasa den urteko udaberrian. Jon Zabaleta leitzarra izan zen horietako bat. Bada, SpainSkills Txapelketarako sailkatu zen Tolosaldea Goimailako Lanbide Heziketa Institutuko ikaslea, eta Madrilgo IFEMA erakustazokan izan zen hozte-sistemen espezialitatean gainontzeko ikasleekin lehian. Zabaletak laugarren postuan amaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!