IV. Braderie azoka egingo dute bihar Tolosa&Co elkarteko 74 denden eskutik

Ataria 2013ko martxoaren 22a

Iazko Braderie azoka[/caption]

Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatuta, Braderie azoka izango da bihar egun osoan zehar. Laugarren urtez, 10:00etatik 20:00ak bitarte,  neguko denboraldian saldu ezin izan dituzten produktuak, prezio merkeagoan salgai jarriko dituzte elkarteko 74 saltokiek.

Orotariko produktuak eskuratu ahal izango dira: liburuak, jostailuak, argazkigintzako produktuak, etxeko tresnak, arropa, apaingarriak, azpiko-arropa... Elkarteko parte diren tabernek ere, kafe edo pintxo bat eskainiko dute euro baten truke, azokan zerbait erosten dutenentzat.

Alde zaharreko, zein zentroko dendek, beren saltokien kanpoaldean jarriko dituzte euren produktuak. Kanpoaldeko dendek berriz, San Frantzisko ibiltokian jarriko den karpa batean jarriko dituzte. Zerkausian, gainera, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte, 16:00etatik 20:00etara.

Berrikuntza gisa, zozketa bat antolatu dute gerturatzen direnentzat. Tiket bat emango zaio erosle bakoitzari, eta kutxa batean utzi beharko du. 16:00etan egingo den zozketan, 100 irabazlek, 10 euroko txeke bana jasoko dute azokan gastatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!