Erik Jaka lizartzarrak eta Xabier Tolosa anoetarrak Euskadiko Txapelketa irabazi dute Bergaran, Soraluzeko Andreu-Aldaperen aurka 22-14 gailenduz. 18 eta 17 urteko pilotariek maisutasun handiarekin irabazi dute finala.
Udaberri Txapelketa
Aurrera Saiazeko pilotariek sei partida jokatu zituzten asteburuan. Kadeteetan, Agirretxe-Elolak 22-12 galdu zuten Azkoitiaren aurka. Jubeniletan, Etxeberria-Balerdik 22-7 irabazi zioten Oiarpeko bikoteari. Santxez-Otaegik 22-15 galdu zuten zestoarren aurka. Seniorretan, Mugika-Jauregik 18-22 galdu zuten, eta baita Etxebe-Galarragak, 9-22ko emaitzarekin. Nagusien mailan, azkenik, Labaka-Telletxeak 22-7 galdu zuten Soraluzeren aurka.