Banatu dute 1.000 euroko saria

Ataria 2013ko martxoaren 14a

Tolosa&Co merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetako kanpainaren barruan egin zuen zozketaren sari banaketa egin dute. Josune Mendizabal tolosarra izan da 1.000 euroko txekearen irabazlea. Solana 4 tabernan jaso zuen txartela, eta elkartearen barruko saltokietan erabili ahalko du irabazleak. Solana 4ko Leire Jurio eta merkatarien elkarteko ordezkari Josean Orusen eskutik jaso zuen saria. Beste bi sariak eman gabe geratu dira, ez delako irabazlerik agertu. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!