Berriki erretiroa hartu duten erizain gipuzkoarrek beren lanbide-adiskideen omenaldia jaso zuten iragan asteburuan. Horien artean zegoen Begoña Bravo, Tolosako osasun zentroan urte askoan lan egindakoa. «Oso pozik» egon dela Tolosan eta tolosarrekin lanean adierazi du, eta «oroitzapen ederrekin» geratzen dela. hitza