Auzo konposta hizpide izango duen bilera egingo dute, gaur, 19:00etan, Tolosako Larramendi auzoan. Interesa duen auzotar orok parte hartzeko aukera izango du, Arkaute etxean. Beste auzoetan egin den moduan, Larramendin ere auzo konposta martxan jartzeko asmoa du udalak.