Zor Ekologiko batzordearen eskutik, datorren astean, hiru eguneko Ekozinemaldiaz gozatzeko aukera izango da Tolosako Leidor zine aretoan.
Asteartean, hilak 26, 20:00etan, Leidor zine aretoan Euskal Herria: Ezkutuko Zorra eta Berandu baino lehen ikusteko aukera izango da. Euskaraz dira, eta doakoa izango da sarrera. Asteazkenean, eta ordu berean, Del viento al azul eta Los Naua gaztelaniazko bertsioan eskainiko dituzte, doan.
Ostegunean, berriz, 20:00etan hasita, zineklubaren barruan, Bazen behin uharte bat ingelesez eskainiko dute baina euskarazko azpitituluekin, eta Había una vez una isla ikusteko aukera izango da. Kasu honetan, sarrera ordaindu egin beharko da.