Errenteriako ertzain-etxeak udaltzaingoarekin elkarlanean, joan den larunbatean 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, hemezortzi lapurreta egitea leporatuta; horietako lau Tolosan.
Ustezko lapurretak hainbat etxebizitzatan egin zituen, jabeak barruan zeudela; Tolosan egindako lau lapurretak inauterietan gertatu dira. Plastikozko txartel bat erabiltzen zuen giltza bi aldiz biratu gabe zuten ateak zabaltzeko. Atxilotutakoa guardiako epaitegira eraman zuten, eta aldizka aginte judizialaren aurrean agertu beharko du.