Aurrera Saiaz pilota elkarteko bikoteek erakustaldia eskaini zuten asteburuan. Udaberri Txapelketaren barruan jokatutako partida guztiak irabazi zituzten eskualdeko pilotariek. Norgehiagokak Tolosan eta Hernanin jokatu ziren. Elola-Lezeak, kadeteetan, 22-14 irabazi zuten Hernaniren aurka. Etxeberria-Balerdik gauza bera egin zuten jubeniletan, Soraluzeren aurkako lehian, 22-15eko emaitzarekin. Urdapilleta-Balerdik, maila berean, 22-21eko emaitza justuarekin gailendu ziren. Seniorretan, Mugika-Jauregik 22-20 irabazi zuten, Arrasateko bikotearen aurka. Azkenik, Ariztimuño-Galarraga bikotearen partida aipatu behar da, seniorretan, 22-16 irabazi zuten Gaztelekuren aurka.