PUBLIRREPORTAJEA
Tolosan dagoen Super Eko denda ezaguna da. Dagoeneko hogei urtetik gora daramatza tolosarrei eta Tolosaldeko herritarrei zerbitzua eskaintzen. Urte hasierara erronka berriekin iritsi dira, eta abenduaz geroztik martxan dute erosketak sarearen bidez egiteko zerbitzua, www.supereko.net helbidean. Erosleak, Internet bidez erosketa saskia betetzen du, eta nahi izanez gero ordubetera etxean izango ditu produktu guztiak, eta etxera eramateko zerbitzua doakoa da.
Ion Jauregi da marketin arduraduna
Teknologia berrietara salto eginez, gaur egungo gizarte eredura gerturatu nahi izan dute. Juan Garcia da kudeatzailea eta Ion Jauregi marketin arduraduna. Bizimodua asko aldatu dela eta, moldatzeko aukera egin dute. Bezeroen gehiengoa eta eskualdea euskalduna dela kontuan izanik, euskarari ere garrantzia eman diote. Sortu berri dute atari berria euskaraz egina da: «Bezeroak eroso sentitzea nahi dugu», gaineratu du Jauregik.
Zortzi bat hilabete lehenago hasi ziren lanean, eta azterketa bat ere egin zuten bideragarria zen ikusteko. Garai zail hauetan, inbertsio ekonomiko handia egin behar izan dute Internet bidezko zerbitzua martxan jarri ahal izateko. Era berean, ordea, lan postuak ere sortu dituztela adierazi dute, eta aurrerago besteren baten beharra izatea ere aurreikusten dute. Jakitun dira Internet bidez jendeak gero eta gehiago erosten duela. «Urtetik urtera gehiago izango dira, eta guk hor egon behar dugu, eta esperientzia izatea beharrezkoa izango da», argitu du Garciak.
Super Eko saltokiak era eta mota guztietako produktuak eskaintzen ditu. Denetarik dute beraien apaletan eta mota askotako produktuak dituzte, eta zenbait produktu, gainera, ez dira edozein saltokitan aurkitzen. Dendan egin ohi den moduan, Internet bidezko bezeroak ere, aurkitzen ez duen produkturen bat eskatzeko aukera izango du. Produktu freskoei dagokionean, berriz, erosleak unean bertan moztuak jasoko ditu etxean.
Produktu freskoak ere bai
Internet bidez zerbitzua eskaintzeak gertutasuna ez du oztopo izango. Bertako produktuak izateari garrantzia ematen diote, eta, besteak beste, atzerritarrei begirako hainbat produktu ere saltzen dituzte. Bezeroa, nahiz eta Internet bidez aritu erosketa saskia betetzen, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:00era eta 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, 09:30etik 12:00etara, beraiekin hitz egiteko aukera izango du. Zein produktu fresko dituzten jakiteko, edo edozein produkturen inguruko kezkak argitu ahal izateko.
Haragi eta barazki freskoen eskaintza zabala dute
Banaketako ordutegia, berriz, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00era eta 17:00etatik 20:00era izango da, eta larunbatetan, 09:30etik 13:00era. Bezeroak berak, erosketa egiteko unean zehaztuko du noiz eta zein ordutan nahi duen erosketa etxean jasotzea. Eta erosketa egin eta 24 ordutan etxean izateko aukera eskaintzen dute Super Ekon.
Erosketa egiteko erregistratu egin beharko da, eta behin erosketa eginda, artxibaturik geratuko dira egindako erosketa zerrendak. Jon Jauregiren esanetan, «behin lehen erosketa eginda, antzeko produktuak kontsumitzen ditugu eta ordu erdi bat nahikoa izango du bezeroak erosketa saskia betetzeko». Oso erraza dela argitu dute, eta egindako erosketa zerrendak berrerabili ahal izango dira produktuak gehituz edo kenduz.
Zozketak ere egiten dituzte erosleen artean, eta eskaintzak ere iragartzen dituzte. Oraindik hobetzen eta eskaintza zabaltzen jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu dute.
@Dendara gerturatu beharrik izan gabe, www.supereko.net helbidean saltokian bertan aurkitzen diren produktuak erosi daitezke. Produktu freskoen xehetasunak jakin nahi izanez gero edo edozein zalantza argitzeko 943 65 09 01 telefono zenbakira deituz egin daiteke. Erosketa etxean noiz jaso nahi den bezeroak aukeratzen du.
www.supereko.net