Pilota eskolan ari diren haurren gurasoak deitu ditu bilerara Tolosako Udalak

Ataria 2013ko otsailaren 5a

Tolosako Udalak bilerara deitu ditu pilota eskolan parte hartzen duten haurren gurasoak. Egungo egoera argitzea eta Udalak hartutako erabakien berri ematea da batzarraren helburua. 2013-2014 ikasturtearen bideragarritasuna eta antolaketa ere izango dute hizpide. Bilera bihar izango da, Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!