Urteko lehen hileko azken larunbatean kalera atera ziren Tolosa Kantariko kideak. Inauteriak ate joka direla eta, txaranga doinuak izan zituzten lagun. Tonto kalen elkartu, eta kalez kale umorea lagun abesten aritu ziren. Bidean herritar ugari gehitu zitzaizkien eta Agate Deuna eguna ere gogoan izan zuten.