Bakea eta elkarbizitza sailaren arduradun, Jonan Fernandez

Ataria 2013ko urtarrilaren 29a

Eusko Jaurlaritzak, Jonan Fernandez ( (Tolosa, 1962) Elkarriko koordinatzaile ohia eta Baketik zentroko zuzendaria izendatuko du Bakea eta elkarbizitza sailaren zuzendari, gaur, Gobernu Kontseiluaren bileran.

Orain arte, jaurlaritzako sailetan sakabanatuta zeuden bakegintza, bizikidetza, memoria, giza eskubideak eta biktimen arreta. Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak denak sail berean jartzea erabaki du, eta Fernandezi ematea haren kudeaketaren ardura. Jaurlaritzatik azaldu dutenez, bakegintza alorreko ekimenari batasun eta koherentzia handiagoa eman nahi diete. Ondorioz, Biktimen Arretarako Bulegoa desagertu egingo da. 2002an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela, eta Maixabel Lasa izan da harrezkero arduradun. Duela aste batzuk Lasak jakinarazi zuen utzi egingo zuela.

Jonan Fernandez 1987-1991 artean HBko zinegotzi izan zen Tolosako udaletxean. Ondoren, Lurralde ingurumen elkarteko arduradunetakoa izan zen. Elkarri bake eta elkarrizketarako plataforma sortu zuen gero, beste kide batzuekin. Baketik-en duela sei urtetik dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!