Neguko Triatloiko Espainiako Txapelketa izan da; Egoitz Zalakain tolosarrak bigarren egin du elite mailan
Tolosaldeko triatloilariek emaitza bikainak lortu zituzten pasa den larunbatean Kantabriako Reinosa herrian izan zen Neguko Triatloiko Espainiako Txapelketan. Aurten lehen aldiz bi irteera izan ziren; lehenengoan elite mailakoak hartu zuten parte eta handik 10 minutura atera ziren adin taldeetako triatletak. Emaitzak Tolosaldetik 3 triatletek parte hartu zuten: elite mailan Atletico San Sebastian taldeko Egoitz Zalakain tolosarrak bigarren egin zuen, eta adin talde guztien artean lehenengoa Atletico San Sebastianeko Ilazki Zalakain tolosarra izan zen, denbora orokorrean laugarren postua eskuratuta. Ondorioz 30-34 urtekoen taldean Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Tolosaldeko Triatloi Taldeko Jose Luis Zabala berrobitarrak 40-44 urteko adin taldean Espainiako Txapela irabazi zuen.