Txolarre irratiaren bertso jaialdiko azken sarrerak

Ataria 2013ko urtarrilaren 18a

Bihar 18:00etan, Tolosako Leidorren, izango da Txolarre irratiak antolatutako bertso jaialdia. Aretoaren ateak 17:30ean irekiko dituzte eta leihatila 17:00etatik egongo da zabalik azken 100 sarrerak saltzeko. Txartelek 12 euro balio dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa eta ordu eta erdi iraungo du gutxi gora behera. Saioa zuzenean jarraitzeko aukera ez dutenek, astelehenean bertan, www.txolarre.org webgunean topatuko dituzte bertsoaldi guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!