Tolosaldea Sahararekin elkartea, urtero moduan, material bilketa egiten ari da. Aurtengo erronka 12.000 kilo biltzean jarria dute, eta eskualdeko herritarrek hainbat herritako udaletxe eta kultur etxeetan edota Tolosako Eroski eta Consumer eta Villabonako Eroski supermerkatuetan utzi dezakete. Lekaleak, arroza, pasta, olioa, azukrea, eskolako materiala, pixoihalak,... nahi dituzte.